Map Graph

Done Jakue (Gasteiz)

Done Jakue Gasteizko (Araba) auzo bat da. Hiriaren ekialdean dago, Alde Zaharretik hurbil. Mendebaldean Anglo-Vasco auzoa dauka, eta ekialdean Arana. Iparraldean Aranbizkarra eta hegoaldean Judimendi auzoak dauzka. Auzoaren kale nagusia Done Jakue kalea da, duela gutxi arte Gasteizera Iruñetik sartzeko N-1 bide nagusi zaharra izan zena hain zuzen. Auzoa bi alditan garatu zen nagusiki: lehenik, 1950eko hamarkadatik aurrera, altuera txikiko etxebizitza blokeak altxatu ziren; ondoren, 1970eko hamarkadatik aurrera, adreiluzko 12-13 pisuko dorreak egin ziren.

Read article
Fitxategi:Vitoria_-_Barrio_de_Santiago,_Plaza_de_Simón_Bolívar_2.jpg